XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaizgaia da, bestalde, protagonista, berak dioenez, (112. or.) direlakoetatik bat, hain suertez.

Eta horrexen arabera jokatuko du, hots: parrokian mezatan lagunduko du, gainerako apaizgaiekin ibiliko da, eguneroko bizimodu normalean zein apaizgaiei bereziki dagozkien ekintzetan (Saturraranera doa gogarteak egitera, hondartzara goizeko lehen orduetan joango da soilik...), famili harremanetan ere apaizgaitasuna nabari zaio (Yossuneren ezkontzan gainerakoak baino lehenago joango da etxera, ospakizuna amaiturik, gainerakoa mundutar arruntentzat utzi behar dela-eta...).

Halabaina, bere zalantzak ere baditu; nobelan zehar geroago eta kritikoago agertuko da erlijioarekiko, amaieran haren kontrako jarrera argi samarra hartzen duelarik: (115. or.) nobela ixten duen esaldian, aukera hori inoizko argien agertzen duelarik.

Sexuaren araberako bilakaera ere argi samar agertzen zaigu Abuztuaren 15eko bazkalondoa-n, erlijioarekikoaren kontra, agertu ere.

Izan ere, umetan zituen neskekiko harremanak arruntak (hau da, edozein umek dituenak) baziren ere, hauek lotsazko eta gaitzespenezko bihurtuko dira seminarioko garaian, sexua pekatu (gogora bedi arreba jazten ikustean sentiturikoa) eta lotsaritzat (Marisarekiko harremanean, batez ere) bizi duelarik.

Apurka-apurka, beraz, erlijioa eta sexua elkarren kontrako burrukan hasiko dira protagonistaren baitan eta, azkenik, erlijioa zitzaion uztarria astinduz, Marisaren aldeko hau da, neskekiko harremanen aldeko aukera egingo du.

Bilakaera nagusia erlijioari eta sexuari dagokiena bada ere, beste zenbait arlotakoa ere ikusi ahal izango dugu nobelan zehar, hala nola bere politika-eritzien jabe egitea, familiatik askatzea etab.

Protagonista, izan ere, erlijioaren arloko ideietan ez ezik, gainerako arloetan ere bilakatu egingo da, bere ideien jabe bihurtuz, nobelaren orainaldian dituen hamasei urteei dagokienez; umetan ezin kolokan jarrizkoak ziren gauza asko, beraz, kolokan jarriko ditu heldutasunerako bidean.

Pertsonaia biribila da, beraz, Abuztuaren 15eko bazkalondoa-ko protagonista, hots: alderdi asko ikusiko dizkiogu eta guztietan bilakaera azalduko zaigu.

Esan gabe doa, bestalde, nobelan dena dagoela hari begira.

Hi-ren historia kontatzen zaigu hemen eta ondorioz, bera izango da nobelaren gunea eta ardatza.

Sail honen hasieran, pertsonaia nagusi bakarra zegoela esan dugu; eta halaxe da.